Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3759

980/2017 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Alejandra Gil Molet andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko izendatzeko dena.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen ekainaren 7ko 815/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko ekainaren 26ko EHAAn argitaratu (120. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Alejandra Gil Molet andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alejandra Gil Molet andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko uztailaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala