Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3757

294/2017 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Uribeko ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez Jorge Taboada Gómez Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko atal sanitarioko buru izendatzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIrako, aldi baterako, lau urterako eta luzatzeko aukera izanik.

Apirilaren 26ko 229/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko atal sanitarioko buru lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta kontuan hartuta Jorge Taboada Gómez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jorge Taboada Gómez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapena aldi baterakoa izango da, lau urteko indarraldia izango du, eta luzatzeko aukera, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko uztailaren 7a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzeaz batera utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28.artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarreneko ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Getxo, 2017ko uztailaren 7a.

Uribeko ESIko zuzendari kudeatzailea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala