Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2017ko uztailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
3756

EDIKTUA, foru-arau fiskalei buruzko 2633/2017 judizio aurreko arazoaren ondoriozkoa.

Foru-arau fiskalei buruzko 2633/2017 judizio aurreko arazoa, zenbait zerga-aldaketa onartzen dituen Gipuzkoako Batzar Nagusietako abenduaren 27ko 13/2012 Foru Arauaren 4.2 artikuluari dagokionez planteatutakoa; izan ere, arau horrek edukirik gabe uzten du Ondare-eskualdaketen gaineko Zergari buruzko Gipuzkoako Lurralde Historikoko abenduaren 30eko 18/1987 Foru-arauaren 41.1.A.d) artikuluaren edukia, ustez Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikulua –16.3 eta 139.1 artikuluei dagokienez– eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 2.1 artikulua urratzen dituelako.

Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurak, aurtengo uztailaren 4ko probidentziaren bidez, erabaki du izapidetzeko onartzea foru-arau fiskalei buruzko 2633-2017 judizio aurreko arazoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren lehenengo sekzioak 464-2016 prozedura arruntean planteatutakoa, zenbait zerga-aldaketa onartzen dituen Gipuzkoako Batzar Nagusietako abenduaren 27ko 13/2012 Foru Arauaren 4.2 artikuluarekin lotuta. Izan ere, arau horrek edukirik gabe uzten du Ondare-eskualdaketen gaineko Zergari buruzko Gipuzkoako Lurralde Historikoko abenduaren 30eko 18/1987 Foru-arauaren 41.1.A.d) artikuluaren edukia, ustez Espainiako Konstituzioaren 149.1.1 artikulua –16.3 eta 139.1 artikuluei dagokienez– eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 2.1 artikulua urratzen dituelako.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 464-2016 zenbakiko prozedura arruntean alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hamabost eguneko epean.

Madril, 2017ko uztailaren 4a.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala