Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3751

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 185/2015 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautagai batek hasitako 185/2015 prozedura arrunta, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako dei egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko (2015eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) Ebazpenaren eta hautaketa-prozeduratik baztertzen duen 2015eko urriaren 27ko Ebazpenaren aurka jarritakoa.

Interesdunak epatzea 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpenaz egin zen eta maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 90. zenbakian, argitaratu.

Hala ere, 2017ko uztailaren 5eko antolaketa-eginbidearen bitartez, Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez epatzea eskatu dute; horrenbestez, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko uztailaren 17a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala