Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3750

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 256/2015 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Bi hautagaik hasitako 256/2015 prozedura arrunta, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko Ebazpenaren aurka (2015eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) eta hautaketa-prozeduratik baztertzen dituen urriaren 27ko ebazpenen aurka jarritakoa.

Interesdunak epatu ziren 2015eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen uztailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 128. zenbakian.

Hala ere, 2017ko uztailaren 3ko antolaketa-eginbidearen bitartez Estatuko Aldizkari Ofizialaren bidez epatzea eskatu dute; horrenbestez, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko uztailaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala