Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2017ko uztailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3740

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 149/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko 149/2017 apelazioa.

Alderdi demandatzailea: Aziza Mahdjub Baali.

Demandatua: Al-Lal El Kauri Bachir.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako errekurtsoan, ebazpena eman da, eta honelaxe dio epaitzak hitzez hitz:

Ezesten dugu Aziza Mahdjub Baali andreak Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adingabeko seme-alabentzako neurrien 202/2016 prozeduran emandako 562/16 epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa, eta, horrenbestez, epaia berretsi eta kostuak errekurtsogileari ezartzen dizkiogu.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala