
138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3700
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-6-2017 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2017ko ekainaren 8an emandako ebazpen-proposamena.
Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hala, iragarki honen bidez, Eurogestión Digital y Telecomunicaciones SLri jakinarazten zaio ezen, SAN-48A001-6-2017 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2017ko ekainaren 8an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.
Legezko oharrak:
Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegoan agertzeko (Recalde zumarkalea 39-A).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 13a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
Horren ordez.
Zerbitzu-zuzendaria,
SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.
RSS