Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3693

IRAGARKIA, xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: 2017-2018ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan unitate didaktiko ekonomiko eta tributario bat ezartzea.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ogasun eta Ekonomia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 89 27.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: g-agirregomezkorta@euskadi.eus

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-08-21.

d) Espedientearen zenbakia: C02/010/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa: 2017-2018ko ikasturtean, EAEko eskoletan, unitate didaktiko ekonomiko eta tributario bat ezartzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea: 2017-2018ko ikasturtea.

f) Luzapenik: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

I) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 80200000-6.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak.

1.– Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak.

Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 51 puntu.

2.– Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

Haztapena: 49 puntu.

Proposatutako lan-metodologia.

Azpi-Irizpideak:

a) Unitate didaktikoa ezartzeko prozeduraren diseinu metodologikoa: 25 puntu, gehienez.

b) Programaren jarraipen eta ebaluaketa: 15 puntu, gehienez.

c) Material didaktikoa: 9 puntu, gehienez.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 157.851,24 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 157.851,24 euro. Zenbateko osoa: 191.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomikoa eta finantza. Baldintza: azken hiru urteetan urteko negozio-bolumena urte bakoitzean ezin izango da 90.000 euro baino gutxiagokoa izan.

Tekniko edo profesionala. Baldintzak: kontratuaren xede den antzeko baldintzetan buruturiko lanetan esperientzia izatea, hezkuntza-programen ezarpen eta diseinuen arloan batik bat, eta baita tributuen arloan ere.

Enpresaburuak, bost urteren barnean, exekuzio handiena buruturiko urtean, exekutatutako 90.000 euroko urteko kopurua kontratuaren xede osatzen duen antzeko zerbitzuan izatea, enpresaburuak exekutatutako zerbitzuen eta kontratuaren xede den zerbitzuen arteko antzekotasuna finkatzeko irizpidea CPV kode bakoitzaren lehen bi digituetan ezartzen delarik.

Lanak talde diziplina anitzekoak osatu behar dute, gutxienaz lau pertsonek osatu behar dutelarik, ondorengo perfil profesionala: pedagogia, didaktikan, berrikuntza metodologikoa, irakaskuntza, ekonomia edo fiskal arloan.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2017-09-01, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko era: paperean edo elektronikoki; interesdunak aukeratuko du.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren erregistroan.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Deskripzioa: automatikoak ez diren irizpenei («C» gutun-azala) eta irizpen automatikoei («B» gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Data eta ordua: «C» gutun-azala: 2017-09-12an, 12:00etan. «B» gutun-azala: 2017-09-22an, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 11.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala