
138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3688
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horrek 2017. urteari dagokion Garraio eta Mugikortasun Efizientearen Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programaren oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratzen ditu (EHAA, 2017/06/26).
Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.
Horrelako hutsak aurkitu dira Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenean (2017. urteari dagokion Garraio eta Mugikortasun Efizientearen Aldeko Inbertsioak Sustatzeko Laguntzen Programaren oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratzen dituena). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 120 zenbakian, 2017ko ekainaren 26an. Beraz, aldaketa hau egiten da.
2017/3220 (42/4) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, DIRUZ LAGUNDUKO DIREN JARDUEREN ETA LAGUNTZEN GUTXIENEKO ETA GEHIENEKO ZENBATEKOEN LABURPENA, 3.1 neurrian, Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak),
Honakoa dioenean:
«300».
Honako hau esan behar du:
«250».
Gainera, 2017/3220 (42/10) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 1.7 LINEA atalean, Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez,
Honakoa dioenean:
«Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez».
Honako hau esan behar du:
«Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez».
Azkenik, 2017/3220 (42/11) orrialdean, aipatutako Laguntza Programaren oinarriez ari denean, 2.2 LINEA atalean, Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak, ondoko taulan,
Honako dioenean:
«Karga-puntu normala eta erdiarina (15kW=P< 40kW)».
Honako hau esan behar du:
«Karga-puntu normala eta erdiarina (7kW=P< 40kW)».
Bilbao, 2017ko ekainaren 29a.
Zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
RSS