Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3687

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan, produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izan da aipatutako aginduaren 8. artikuluak aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela adierazten duela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioa delako modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Estibaliz Alonso Ruiz de Erentzun andrea.

– Ainhoa Urgoitia Santamaría andrea.

– Víctor Iriarte Oñate jauna.

– Lara Izagirre Garizurieta andrea.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

2.– Film luzeen eta dokumentalen produkzioa delako modalitatean balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Puy Oria Rubio andrea.

– Garbiñe Ortega Postigo andrea.

– Francisco Rodríguez Ramírez jauna.

– Kepa Sojo Gil jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala