Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3684

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Daiteke-Careers&Jobs SL enpresari berritu egiten baitzaio enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.), enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte-agenteen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko. Dekretu hori aldatu egin zen abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuaren bidez (2011ko urtarrilaren 13ko EHAA, 8. zk.).

105/2004 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, homologazioek bost urteko iraunaldia dute, eta homologazio-ebazpen berri batez berritu behar dira.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 10. artikulua aplikatzeko, homologatuta dauden erakundeei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak segimendua egiten die urtero.

Azaldutakoan oinarrituta, eta aipatu entitateak erakunde honetan aurkeztutako dokumentazioa berrikusita, Daiteke-Careers&Jobs SL enpresak aplikatzekoa den araudian eskatzen diren betekizunak konplitzen dituela egiaztatu dugu.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa bost urtez berritzea Daiteke-Careers&Jobs SL enpresari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Bigarrena.– Homologazioaren berritzea Homologatutako Aholkularitza-enpresen Erregistroan Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikian inskribatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala