
138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3681
EBAZPENA, 2017ko uztailaren 14koa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduneko lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzaren idazkari nagusia kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alfonso Gómez Fernández jauna Lehiaren Euskal Agintaritzaren idazkari nagusiaren kargutik kentzea (kodea 511946), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2017ko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2017ko uztailaren 14a.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduneko lehendakaria,
RAFAEL ITURRIAGA NIEVA.
RSS