Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2017ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3680

2/2017 FORU ARAUA, ekainaren 30ekoa, Itsaso udalerri berria sortzearen ondorioz Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2017. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 8/2016 Foru Arauaren III. eranskina aldatzen duena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «2/2017 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Itsaso udalerri berria sortzearen ondorioz Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2017. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 8/2016 Foru Arauaren III. eranskina aldatzen duena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2017ko ekainaren 30a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

2016ko abenduaren 21ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016ko abenduaren 20ko 27/2016 Foru Dekretua, Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independente gisa eratzea onartzen duena. Udalerri berriaren batzorde kudeatzailea 2017ko urtarrilaren 13an eratu zen.

Aipatutako foru dekretuaren bederatzigarren apartatuak (Udal Finantzaketarako Foru Fondoa) ondorengoa dio:

«Foru dekretu hau onartzeak ez dio eragingo 1994ko abenduaren 23ko 15/1994 Foru Arauan aurreikusitako Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren zuzkidurari, nahiz eta fondoaren zenbateko osoa lurralde historikoko udalerrien artean banatzerakoan Itsaso udalerri berriari eta banantzearen ondorengo Ezkio udalerriari dagozkien kuota finkoak kontuan hartu behar diren.»

Bestalde, 2016ko abenduaren 30ean argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016ko abenduaren 23ko 8/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2017. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituena. Foru Arau horren 29. artikuluak arautzen du 2017ko Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren banaketa, 15/1994 Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz, eta III. eranskinean zehazten da, udalez udal, banaketa hori. Hala ere, bertan ez da kontuan hartzen Itsasoko udal berriaren sorrera, eta, ondorioz, ezta gertaera horrek zenbateko osoaren banaketan izan behar duen eragina ere.

Horregatik, beharrezkoa da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2017. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen 8/2016 Foru Arauaren III. eranskina aldatzea, Itsasoko udalerri berria kontuan hartuz eta, horren arabera, Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren kuotak birbanatuz.

1. artikulua.– Itsasoko udal berriari onartzen zaio Ekonomia Itunaren baliabideetan parte hartzeko duen eskubidea, Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren kuotak jasoz, bai kontura egindakoak, bai azken likidazioarena, azaroaren 23ko 15/1994 Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz.

2. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2017. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 8/2016 Foru Arauaren III. eranskina aldatzen da. Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren banaketa berria foru arau honen batera doan III. eranskin berrian jasotzen da.

3. artikulua.– 2017ko urtarrilaren 1etik foru arau hau indarrean jarri bitartean kontura egindako ordainketak aldi bakar batean erregularizatuko dira, kuotak ordaintzeko ondorengo epean.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala