Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3643

IRAGARKIA, 2017ko ekainaren 27koa, epaiketa-kostuen zehapena dela-eta ordaintzeke dagoen zorra premiamendu bidera jo baino lehen norbere borondatez ordaintzeari buruzkoa.

39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, egin ezin izan diren jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz egingo dira.

Horregatik, jarraian aipatzen diren egintzak ezin izan direnez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitalpen-egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.

Honen bidez jakinarazten da ordaintzeke dagoen zenbatekoa iragarki hau argitaratzen denetik 30 eguneko epean ordaindu behar dela.

Espedientearen zenbakia aipatuaz egin beharko da diru-sarrera, ondoko banketxe eta kontu korrontean:

Kutxabank – Kontu zk. IBAN ES34 2095 0611 0091 0057 3163.

Aipatutako epean ordaindu ezean, zenbatekoa betearazpen-bidearen bitartez bilduko da, indarrean dauden xedapenei jarraikiz, kasuan kasuko errekarguekin.

Interesdunei jakinarazten zaie espedienteak Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Araba kalea 45, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dituztela, egintzaren eduki osoaren berri izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu Kudeaketarako zuzendariordea,

CAROLINA ORTEGA ORTEGA.

anexo
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala