
136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3640
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako jokoaren enpresa operadore batek fidantza itzultzeko eskatu duela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartuak, 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, argitara ematen da Santiago Güeña Aberasturik egin duen eskaera, fidantza itzul diezaioten, zeina 2010eko irailaren 28an F201001008 zenbakiarekin erregistratu baitzen, B motako enpresa operadore moduan; hori guztia, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaieten eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS