
136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (208 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3636
EDIKTUA, 2017ko uztailaren 3koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, jakinarazi egiten dituena seme-alabak dituzten familientzako eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan jasotako diru-laguntzen agiri-errekerimenduak.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei. Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, esandako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 3a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.
RSS