Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3635

IRAGARKIA, 2017ko uztailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, beherago zehaztutako instalazio elektrikoari buruzko administrazio-baimena, egikaritze-proiektua onartzea eta ingurumen-eraginari buruzko deklarazioa eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena: «Pobes Norte» izeneko transformazio-zentroa, 30 kV-ko elikadura-linea, eta «Puentelarrá-Jundiz CTO 2» 30 kV-ko linearen aldaketa 127 eta 128 zenbakidun euskarrien artean, Pobesen, Erriberagoitiako udal mugartean (Araba).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk egindako eskabidea eta enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Erreferentziak: 18257-12370.

Espedienteak: 01-AT-D-2017-00009 eta 01-AT-I-2017-00008.

– Kokalekua: Pobes, Erriberagoitia.

– Aurrekontua: 31.664,16 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarri nagusiak:

Aireko-lurpeko linea berria.

● Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

● Zirkuitu-kopurua: 1.

● Eroale-kopurua: 3.

Aireko tartea:

● Eroaleak: 100-AL1/17-ST1A.

● Luzera: 67 m.

● Jatorria: «Puentelarrá-Jundiz CTO 2» 30 kV-ko linearen T2 euskarri berria (erreferentzia: 12370).

● Amaiera: T3 euskarria.

Lurpeko tartea:

● Eroaleak: HEPRZ1 18/30 kV; 50 mm2 Al.

● Luzera: 20 m.

● Jatorria: T3 euskarria.

● Amaiera: CTIC Pobes Iparraldea.

Transformazio-zentro berria.

● Mota: CTIC.

● Transformadorea: Potenzia, 250 kVA; eta transformazio-erlazioa, 30000/420-242V.

«Puentelarrá-Jundiz» aireko linearen 2. zirkuituaren aldaketa (erref.: 12370).

● Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

● Eroalea: 147-Al1/34-ST1A (dagoena).

● Luzera: 361 m.

● Jatorria: 127 zenbakiko euskarria.

● Jatorria: 128 zenbakiko euskarria.

Administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta, zehazki, ingurumen-eraginari buruzko deklarazioa eskatzen dira.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, lurralde-ordezkaritza honetan proiektua aztertu dadin (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak (bi ale) aurkeztu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala