Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3633

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita AESANE Asociación de empresas sanitarias de Euskadi enpresa-erakundearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da AESANE Asociación de empresas sanitarias de Euskadi enpresa-erakundearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea dela-eta, zeina erakundearen idazkariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 4ko idazkiaren bidez, AESANE Asociación de empresas sanitarias de Euskadi enpresa-erakundearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa aurkeztu da, gordailutzeko eskatuz.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta, honako hauek izenpetu dute, sustatzaile gisa: Jesús Gómez Montoya, Mikel Tellaeche Reparaz, Manu Diaz de Corcuera Ruiz de Ońa, Maria del Carmen Palacios López, Ińigo Dendaluce Izaguirre eta Ander Urruticoechea Ribate.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da erakundearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuen 6. artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2017ko apirilaren 5ean eta maiatzaren 15ean dokumentazio osagarria eskatu zitzaion interesdunari, eta errekerimendu hori legez ezarritako eran eta epeetan bete zuen.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da AESANE Asociación de empresas sanitarias de Euskadi enpresa-erakundearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– AESANE Asociación de empresas sanitarias de Euskadi enpresa-erakundearen eraketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzeko agintzea, eta 76/1/00116 zenbakia ematea gordailu-kode gisa.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori dagokion aldizkari ofizialean argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala