Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3632

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación Clúster del Sector Audiovisual de Euskadi / Euskadiko Ikustentzunezko Klusterra Elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Asociación Clúster del Sector Audiovisual de Euskadi / Euskadiko Ikustentzunezko Klusterra Elkartearen estatutuak aldatzeko agiriak gordailutzea dela-eta, zeina elkartearen idazkariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 20an aurkeztutako agirien bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion agiriak eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– 2017ko maiatzaren 8an egindako eskabidean, errekerimendua egin zen, eta, 2017ko maiatzaren 18an, behar bezala bete zen.

Hirugarrena.– Aurkeztutako agiriak bat datoz Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta, aurkeztutako agirien artean, hauek daude: gordailutze-eskabidea; estatutuak aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta; estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– 2017ko apirilaren 25ean, ebazpena eman zen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea agintzeko.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko agiriak eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea 2017ko apirilaren 25eko Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baitzen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea.

Bigarrena.– Asociación Clúster del Sector Audiovisual de Euskadi / Euskadiko Ikustentzunezko Klusterra Elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzeko agintzea.

Hirugarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Laugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Bosgarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahalko dute, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala