Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3631

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emateko ELA, LAB, CCOO eta UGT erakunde sindikalek hauteskunde-arloko arbitroak izendatzeko izenpetutako akordioa.

Hauteskunde-arloko aurkaratzeak ebazteko arbitraje-eginkizunak egin izan dituzten pertsonen agintaldia amaitu da, bost urte igaro baitira izendatu zituztenetik edo, kasuren batean, uko egin baitiote arbitro izateari. Aipatutako eginkizunak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 76. artikuluan jasotzen dira (urriaren 23ko 2/2015 Errege Dekretuaren bidez onartu zen lege hori), bai eta Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoei, lan-baldintzak zehazteari eta parte-hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 28. artikuluan ere.

2017ko ekainaren 8an, ELA, LAB eta CCOO erakunde sindikaletako ordezkariek, EAEn eta hura osatzen duten hiru lurralde historikoetan ordezkaritza zabalena duten sindikatuak diren aldetik, eta UGT sindikatuko ordezkariek –aipatutako eremuetan, ordezkarien ehuneko 10 baitu–, akordio bat sinatu dute arbitraje-eginkizunak beteko dituzten pertsonak izendatzeko. Pertsona horiek zenbait aurkaratze ebatzi beharko dituzte: zehazki, langileek enpresetan eta administrazio publikoetan izango dituzten ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan aurkeztutakoak.

Hauteskunde sindikaletan arbitro jardungo duten pertsonak hautatzeko, honako xedapen hauetan jasotako prozedurari jarraitu zaio: Langileen Estatutuari buruzko 76.3 artikuluan; Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoei, lan-baldintzak zehazteari eta parte-hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 28.3 artikuluan (lege hori indarrean da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen bosgarren xedapen iragankorra aplikatzearen indarrez), eta Langileak enpresan ordezkatzeko organoetarako hauteskundeen Araudiaren 31. artikuluan (irailaren 9ko 1844/1994 Errege Dekretua).

Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari esleitzen dio Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzeko eginkizuna, zuzendaritza hori lan-arloko agintaritza baita, hala ezarrita baitago azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea hauteskunde-arloko aurkaratzeak ebazten jardungo duten pertsonen izendapenak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariek adostutakoari jarraituz (ikus ebazpen honen eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA

Arabako Lurralde Historikoan izendatutako arbitroak:

– Eduardo Portillo Yabar jauna.

– Miguel Angel Zulakia Balduz jauna.

Bizkaiko Lurralde Historikoan izendatutako arbitroak:

– José Ignacio Sufrate Simón jauna.

– José Ignacio Varas Santamaría jauna.

– Alberta Fernández Moneo Andrea.

– Izaskun Elortegui Bengoechea Andrea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan izendatutako arbitroak:

– Susana Pérez Osuna Andrea.

– Mercedes Etxebeste Mendarte Andrea.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izendatutako arbitroak:

– Jose Ignacio Sufrate Simón jauna.

– José Ignacio Varas Santamaría jauna.


Azterketa dokumentala