Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3630

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emakidadunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

AURREKARIAK

2017ko ekainaren 14an, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 90.2 eta 3. artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua; 2015-10-24ko BOE), bat etorriz Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.i) artikuluarekin (2017-04-21eko EHAA), hauei dagokienez: urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua (2011-02-15eko EHAA) eta Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua (2010-06-12ko BOE).

Bigarrena.– Akordio hau sinatu dute Limpieza y Mantenimiento Impacto SL, Ferrovial Servicios SA eta Garbialdi SA enpresen ordezkariek zein UGT, CCOO eta LAB sindikatuen ordezkariek, bat etorriz Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluen baldintzekin.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.

YOLANDA ZARANDONA GUTIÉRREZEK, OSAKIDETZAKO GARBIKETA-ZERBITZUAREN ENPRESA EMAKIDUNEN HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAK EMANDAKO BAIMENA BALIATUTA, HONAKO HAU

Adierazten du: batzorde horrek pasa den astelehenean egindako bilkuran –2017ko ekainaren 12an–, besteak beste, jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGTk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz hartua:

Egindako galdera: UGT sindikatuak eskatzen dio batzorde paritarioari interpreta dezala hitzarmen kolektiboko 25. artikuluaren edukia, oporrei buruzkoa, zehazki zenbat irauten duen oporraldiak hamabost eguneko bi alditan zatikatzea eskatzen denean.

Batzordearen ebazpena: batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

Hitzarmen kolektiboko 25.1 artikuluak ezartzen du langileek eskubidea dutela 31 egun naturaleko oporraldia izateko lanean aritutako urte oso bakoitzeko; beraz, aipatu artikuluko 6. zenbakian aurreikusten den oporraldia zatikatzeko aukera ulertu behar da bi aldiri dagokiola, bata hamabost egunekoa eta hamasei egunekoa bestea.

Batzordeak eskatzen dio Lan Harremanen Kontseiluari –Tomás Arrieta Heras presidentearen bitartez– bilkura honetan hartutako interpretazio-akordioa aurkez diezaion lan-agintaritzari, Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta ofizialki argitaratzeko.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2017ko ekainaren 12an.


Azterketa dokumentala