Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3628

AGINDUA, 2017ko ekainaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala.

Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean eman zen Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez sortzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea, hauek osatua: lehendakaria, idazkaria eta 16 bokal. Kide horiek Minbiziaren Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzeko Osasuneko sailburuaren 2006ko irailaren 15eko Aginduaren bidez izendatu ziren.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez aldatu zen Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordea –2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortua–, bokal-kopuruari eta horien banaketari dagokionez, eta, ondoren, kideak Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez izendatu ziren.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko urriaren 17ko Aginduaren bidez aldatu ziren Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren 3. eta 4. artikuluak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ordezkaritzan diharduten bokal-kopurua handitu zen (3 bokaletik 6ra), osasun-zerbitzuetako profesional klinikoek batzordean duten ordezkaritza hobetzeko xedearekin, eta, era berean, horiek izendatu ziren. Ondorioz, hau da Aholku Batzordearen osaera berria: lehendakaria, idazkaria eta 17 bokal.

Osasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 10eko Aginduak, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala (2017ko apirilaren 26ko EHAA), 2011ko azaroaren 14ko EHAAn argitaratu zen aurreko aginduaren aipua eta edukia saihesten ditu.

Horregatik guztiagatik, eta, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretua (2017.04.21eko EHAA) argitaratu eta gero gertatutako aldaketen ondotik, batzorde horren kide guztien osaera nominala eguneratu behar da (lehendakaria, idazkaria eta 17 bokalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren osasun-zerbitzuen ordezkaritzan (6) eta Osasun Sailaren ordezkaritzan (3) diharduten bokal guztiak barne. Horiek osatuko lukete aipatu 2017ko apirilaren 10eko Aginduan xedatutakoa, 2 urteko aldirako (berriztagarriak) kide berriak izendatuz eta aurreko osaerako gainerako kideen izendapena berretsiz, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuarekin bat, eta, horrela, batzordearen osaeraren erreferentzia osoa eta bateratua emango litzateke.

Horrenbestez, eta Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala eguneratzea, pertsona hauen izendapenaren bidez:

Lehendakaria:

Miren Nekane Murga Eizagaechevarria.

Idazkaria:

María Iciar Perez Irazusta.

Bokalak, kasu bakoitzean adierazten den erakundearen ordezkari:

Minbiziaren kontrako Elkarte espainiarra (AECC):

Gabriel Maria Otalora Moreno.

Ginekologiako eta Obstetriziako Euskal Erakundea:

Maria Aranzazu Lekuona Artola.

Arnas-Patologiako Euskal eta Nafarroako Elkartea:

Pedro María Ansola Zubiaurre.

Digestio-Patologiako Euskal eta Nafarroako Elkartea:

Maite Escalante Martín.

Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartea:

Milagros Arrieta Ayestarán.

Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartea (Arinduz):

Maria José Almaraz Ruiz Eguilar.

Bokal 1, kliniko-asistentziala, Onkologia Institutukoa:

Ander Urruticoechea Ribate.

Bokal 1, Erizaintzako titulua duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzakoa:

Imanol Ormaza Simón.

Bokalak, kliniko-asistentzialak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetakoak:

Francisco Javier Fuertes Velez.

Josefa Ferreiro Quintana.

Andoni Orube Bona.

Guillermo López Vivanco.

Maria Purificación Martínez del Prado.

Izaskun Ceberio Etxetipia.

Osasun Saileko kideak:

Nerea Larrañaga Larrañaga.

Raúl Poza de Celis.

Andoni Arcelay Salazar.

Bigarrena.– Osaera honen hurrengo berritzeak, legez izendatutako kide horien zerrenda nominala jakinarazi eta gero, Osasuneko sailburuaren agindu bidez egingo dira, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren arabera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Aginduaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala