Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3627

AGINDUA, 2017ko uztailaren 12koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, «Errenteriako bake-epaitegiaren irisgarritasunerako proiektua» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

2016ko maiatzaren 13an, Errenteriako Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena eman zion irisgarritasunerako honako obra hauek egiteko: Errenteriako Xenpelar kalea 4ko bake-epaitegira iristeko igogailua eraikitzeko lanak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko martxoaren 15eko Aginduz, «Errenteriako bake-epaitegiaren irisgarritasunerako proiektua» burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Gobernu Kontseiluak, ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen uztailaren 11ko Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Errenteriako Udalera bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesdunek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.

Interesdunek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Andia 13, Donostia), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 12a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala