Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3624

79/2017 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruz Derioko udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena argitaratzea xedatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruz Derioko udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 10EKOA 79/2017 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA DERIOKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an, Bertaratu dira, alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.

Eta, bestetik, Esther Apraiz Fernandez de La Peña, Derioko Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.

Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasaunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arau-hausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta ebaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– Azaroaren 23ko 18/2009 Legeak, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatu duenak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren indarreko 59 bis artikuluak aurreikusten du momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta bideko helbide elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez 77. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz gauzatzea, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4 artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.

Azaroaren 23ko 18/2009 Legearen bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eskumen betearazleak dituzten autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egiteko aukera. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.

Aipatutako 18/2009 Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, apirilaren 7ko 6/2014 Legearen azken xedapenetako lehenaren idazketaren ondoren -lege horrek aldatu baitzuen Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua)-, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, betiere beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.

Ildo horretatik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak -eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago- beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.

Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Lankidetza-hitzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomía Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.

Bigarrena.– Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea.

Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, halaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.

Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.

1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen- plataformara.

2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.

3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 77. artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.

4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:

a) Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.

b) Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.

Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.

1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.

2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.

Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.

Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.

Era berean, Batzordeak hitzarmenaren eranskinean jasota dauden zehaztapen teknikoak aldatu ahal izango ditu, baita hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ere.

Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.

Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.

Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.

Zazpigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2017ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Derioko udalaren alkatea,

ESTHER APRAIZ FERNANDEZ DE LA PEÑA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala