Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRIGORRIAGAKO UDALA
3619

IRAGARKIA, Arrigorriagako udaltzainburu ofizialordearen lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeari buruzkoa.

Lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragartzen da; hauek dira lanpostuaren ezaugarriak:

– Izena: udaltzainburu ofizialordea.

– Taldea: C.

– Lanpostu-mailako osagarria: 22.

– Berariazko osagarria: 26.045,26 euro.

– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 3., 2017-12-31ko derrigortasun-datarekin.

Deialdiaren oinarri osoak 2017ko uztailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (131. zenbakia) daude argitaratuta.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrigorriaga, 2017ko uztailaren 10a.

Jarduneko alkatea,

CARLOS ATUTXA GURTUBAI.


Azterketa dokumentala