Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3615

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 3koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Itxaso Buesa Sobera andreak gainditu duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Giza Anatomia eta Enbriologia» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Itxaso Buesa Sobera andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: 78904749Y. Kodea: AGC8L1 – D00212-5. Jakintza-arloa: «Giza Anatomia eta Enbriologia». Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Fisioterapiari aplikatutako biomekanika eta biofisika», «Anatomia I» eta «Anatomía II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko uztailaren 3a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala