
136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3614
EBAZPENA, 2017ko uztailaren 18koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Uraren Euskal Agentziaren Estatututak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 7.2.m) artikuluan ezarritakoari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Felix Cantero Palacios jauna izendatzea Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburu (U11856-3 kodea, 1 dotazioa, 29 maila).
Bigarrena.– 2017ko uztailaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 18a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.
RSS