
136. zk., 2017ko uztailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
3610
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 22koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, behin-behineko langile bat izendatzen duena.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2017ko ekainaren 7ko Ebazpenak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko behin-behineko langileen lanpostu zerrenda onartu zuen, eta bertan jaso ziren sortu berria den lanpostu honen datu identifikatzaileak eta ezaugarriak: Komunikazio aholkularia (101 kodea), Zuzendaritzari atxikia, eta honako ordainsari mailarekin: BOren Maila: I-A / DOren maila: 28, eta bere helburua izango da diseinatzea eta gauzatzea DBEBaren komunikazio politikak eta komunikabideekiko harremanak.
Ondorioz, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz, honakoa
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Blas Bermúdez Hernández jauna izendatzea komunikazio-aholkulari Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (101 kodea, 1 dotazioa, BOren Maila: I-A / DOren maila: 28).
Bigarrena.– Lanpostuaren funtzioak eta eginkizunak izango dira komunikazio-aholkulariari dagozkionak (101 kodea).
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legezko betekizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta 5 artikuluetan jasotako aurreikuspen batzuk edo guztiak jasotzeko.
Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko ekainaren 22tik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa. Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana bertan behera geratuko da izendapena egin duen organoaren titularrak kargua uzten duen unean bertan; eta edozein unetan errebokatu ahalko da.
Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 22a.
Zuzendaria,
MARGARITA URIA ETXEBARRIA.
RSS