Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2017ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3583

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 28koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko proben 2017ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2017ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2016ko abenduaren 16ko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2017ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horrek Arabako lurralde-epaimahaiaren proposamena jasotzen du; izan ere, epaimahai horren ardura izan da 2017ko bigarren deialdiko probak epaitzea.

Bigarrena.– Zerrenda hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala