Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3512

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 180/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Bagara Guraso Elkarteak batxilergoaren antolaketaren aurka jarritako 180/2017 prozedura laburtua, Erlijioa irakasgaiari dagokiona.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala