
132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3511
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa ustez hausteagatik hasitako ES-2017-001 zehapen-espedientearen instrukzio-fasean letradu instruktoreak eman duen ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak
Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 6a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
RSS