Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
3506

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 26koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación de Navieros Vascos elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Asociación de Navieros Vascos elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta, zeina elkartearen idazkari orokorrak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko ekainaren 23an, idazki bat aurkeztu zen Lan eta Justizia Saileko Erregistroan, aipatu elkartearen estatutuak aldatzea eskatzeko agiriak gordailutzea eskatuz.

Bigarrena.– Aurkeztutako agiriak bat datoz Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta, aurkeztutako agirien artean, hauek daude: gordailutze-eskabidea; estatutuak aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta; estatutu aldatuak eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– 2016ko maiatzaren 24an, ebazpena eman zen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea agintzeko.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko agiriak eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea 2016ko maiatzaren 24ko Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baitzen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea.

Bigarrena.– Asociación de Navieros Vascos elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzeko agintzea.

Hirugarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Laugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Bosgarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu ahalko dute, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala