Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3501

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, berritu egiten da «Ignacio Ellacuría» udal-zentroari emandako baimena, barruko ur-instalazioen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa.

Esp. zk./ EXD-2017-1.

AURREKARIAK

Bat.– Energia eta Meategietako zuzendariaren 2006ko abenduaren 27ko Ebazpenaren bidez, barruko ur-instalazioen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa aitortu zen «Ignacio Ellacuría» udal-zentroa.

Bi.– 2017ko maiatzaren 19an, Luis Ortiz Tudancak, «Ignacio Ellacuría» udal-zentroaren izenean eta hura ordezkatuz, barruko ur-instalazioen espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa baimena berritzeko eskaera aurkeztu zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Hiru.– Eskaera horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira. Bada, dokumentazio hau erantsi zuen:

– Egoitza Vitoria-Gasteizko Castro Urdiales 12 helbidean duen erakundearen identifikazio-datuak.

– Zentroko giza-baliabideen eta baliabide teknikoen azalpena.

– Emango diren ikastaroen eta irakaskuntza-metodologiaren xehetasunak, irakaskuntza bera antolatzeko modua eta aurreikusitako ebaluazio-sistemak adieraziz.

Espedientearen ebazpenean, hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu egin behar dira:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Lurralde ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2011 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.

Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztu duen dokumentazioaren arabera, egiaztatu egin da dekretu horren 22. artikuluan erakunde aitortu izateko eskatzen diren instalazioak dituela «Ignacio Ellacuría» udal-zentroak, eta Arabako Lurralde Historikoan daudela horiek.

Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik,

HAU EBAZTEN DUT:

1.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez, «Ignacio Ellacuría» udal-zentroaren baimena berritzea, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Aitortutako Erakunde gisa, espezialitate honetan:

Barruko ur-instalazioak

2.– Aitortutako erakundeek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako betebeharrak eta konpromisoak zein ezar daitezkeen gainerako arauak betetzen ez badituzte, aitortutako entitate izateari utziko diote.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzuetako zuzendariaren aurrean, jakinarazten denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat eginez.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 14a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala