Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2017ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3497

ERABAKIA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUk Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sistemara sartzeko modalitatearen arabera, kontratatutako langileen ikerlana ebaluatzeko arautegia onartzeko.

Lehenengoa.– Gobernu Kontseiluaren eskumenetako bat da «araugintzarako ahalmena erabiliz, estatutu hauek garatu eta aplikatzeko arauak nahiz unibertsitatearen antolamendurako arauak onartzea, Estatutuetan aurreikusita egon zein ez, bai eta UPV/EHUn aplikatzeko bestelako arauak onartzea ere» (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak onartzen dituen otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren 177.1.b artikulua), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegiaren (2009ko maiatzaren 26ko EHAA) II. Kapituluko II. Tituluak arautzen duen arautegiak eta erregelamenduak lantzeko prozeduraren izapidearen ondoren.

Bigarrena.– Espedientea izapidetu ondoren, oniritzia eman zaio UPV/EHUk Espainiako zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman sartzeko modalitatearen arabera kontratutako langileen ikerlana ebaluatzeko Arautegi proposamenari, bai Eta Estatutuak Garatzeko Batzordeak ere.

Hori guztia kontuan hartuta, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aurkeztutako testuari zuzenketak egiteko epea irekitzea, ekainaren 29ra arte, hau ere barne.

Bigarrena.– Epe horretan zuzenketarik aurkezten ez bada, onartutzat ematea UPV/EHUk espainiako zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman sartzeko modalitatearen arabera kontratutako langileen ikerlana ebaluatzeko arautegia, erantsitako dokumentuan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.– Behin onartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.– Arautegi honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Leioa, 2017ko ekainaren 15a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia ez egoteagatik,
2017-01-25eko Ebazpena (20137-02-03ko EHAA).

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

PATXI JUARISTI LARRINAGA.

UPV/EHUK ESPAINIAKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA SISTEMARA SARTZEKO MODALITATEAREN ARABERA KONTRATATUTAKO LANGILEEN IKERLANA EBALUATZEKO ARAUTEGIA

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen (aurrerantzean ZTBL) 22.2 artikuluak aurreikusten duenez, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzara Sistemara sartzeko modalitatearen arabera kontratatutako langileek beren ikerlana ebaluatu dezakete, kontratuaren bigarren urtea amaitu ondoren.

Gaindituz gero, ebaluazioa aintzat hartu beharko da ikertzaileen merituak baloratzeko prozesu hauetan: «en los procesos selectivos de personal laboral fijo que sean convocados por las Universidades públicas, por los Organismos Públicos de Investigación de la Administración General del Estado, y por los Organismos de Investigación de otras Administraciones Públicas» (ZTBLren 22.3 artikulua), baita honelakoetan ere: «a efectos de la consideración de los méritos investigadores en la evaluación positiva requerida para la contratación como Profesor contratado doctor, según el artículo 52 de la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre» (ZTBLren 22.4 artikulua).

Negatiboa izanez gero, eta aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioei begira, Legeak aurreikusten du ere ebaluazioa beste behin errepikatzeko aukera, kontratua edo haren luzapenak amaitu baino lehen (22.5 artikulua).

Edonola ere, ZTBLren 22.2 artikuluak honela dio: «Las evaluaciones tendrán en cuenta criterios de excelencia, serán realizadas conforme a las normas de la Universidad u Organismo contratante, y contarán con un informe externo que tendrá carácter vinculante en caso de ser negativo, y que será realizado por:

a) la Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (Aneca) o el órgano equivalente de evaluación externa que la ley de la Comunidad Autónoma determine, en el caso de personal investigador contratado por Universidades públicas;

b) ...»

Aurreko aurreikuspenak aintzat hartuta, arautegi honen bidez, UPV/EHUk Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemara sartzeko modalitatean kontratatutako langileen ikerlana ebaluatzeko esparrua finkatzen da, aurreikuspen jakin batzuk arautegian bertan jasotako beste tresna juridiko batzuetan zehazteko aukera eragotzi gabe.

1. artikulua.– Helburua.

Arautegi honen helburua araudi bat ezartzea da, UPV/EHUk Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemara sartzeko modalitatean kontratatutako langileen ikerlana ebaluatzeko.

2. artikulua.– Hartzaileak.

1.– Ikerlana ebaluatzeko eskaera UPV/EHUk Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemara sartzeko modalitatean kontratatutako ikertzaileek egin ahal izango dute, ebaluazioa eskatzeko unean, gutxienez, bi urte igaro badituzte ikertzen modalitate horren baitan.

2.– Ebaluazio negatiboa jaso duten langileek bigarren eta azken ebaluazio bat eskatu ahal izango dute, betiere aurreko zenbakian jasotako baldintzak betetzen badituzte.

3. artikulua.– Agente ebaluatzailea.

Kanpoko ebaluazio agentzia batek edo erakunde ebaluatzaile batek egingo du ebaluazioa, eta, edonola ere, ebaluatzaile horrek arautegi honetan eta bera garatzeko tresna juridikoetan ezarritakoa errespetatu beharko du.

4. artikulua.– Ebaluatu beharreko jarduera.

Ikertzaile kontratatuak, arautegi honetako 2. Artikuluan adierazitakoak, eskaera aurkeztu arte egindako ikerlana ebaluatu ahal izango du.

5. artikulua.– Ebaluazio irizpideak.

1.– Agente ebaluatzaileak proposamen bat egingo dio Ikerketaren arloko Errektoreordetzari, alderi hauek jasota: ebaluatu daitezkeen ikerlanak eta ikerketa emaitzak, horietako bakoitzean jakintza arloaren arabera lehenetsitako balorazioa, eta aldeko txostena lortzeko beharrezkoa den puntuazioa.

Edonola ere, ebaluatuko dira, gutxienez, ikerketa jarduera eta emaitza hauek:

– Egindako argitalpenak.

– Patenteak eta bestelako ekarpenak.

– Finantzatutako ikerketa proiektuetan izandako parte hartzea.

– Ikerketa transferitzeko eta gizartean eragiteko jarduerak.

– Egonaldiak, nazioartean prestigioa duten ikerguneetan.

– Komunikazioak eta hitzaldiak biltzarretan.

– Doktorego tesien zuzenketa.

2.– Ikerketaren arloko Errektoreordetzak proposamena erabaki baten bidez onartu beharko du, ebaluazioa egin baino lehen.

3.– Proposamen hori berrikusi ahal izango da, artikulu honen 1. eta 2. atalean ezarritakoaren arabera.

4.– Edonola ere, ebaluazioa bikaintasun irizpideen arabera egingo da, eta jakintza arlo bakoitzerako aintzat hartuko da ikerketa jarduera eta emaitza bakoitza nola haztatu behar den.

6. artikulua.– Ebaluazio prozedura.

Ebaluazio prozedura izapide hauen arabera egingo da:

1.– Ikerketaren arloko Errektoreordetzak finkatzen duen unetik aurrera, interesdunek eskaerarekin batera nahitaez aurkeztu beharko dituzte honako hauek: 2. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ziurtagiria, dagokion tasa ordaindu izanaren agiria, halakorik bada, eta Unibasqek ebaluatu beharreko ikerketa jardueren eta emaitzen akreditazioa.

2.– Behin eskaera jasota, Ikerketaren arloko Errektoreordetzak hura aztertuko du eta, beharrezkoak diren eskakizunak bete ezean, hamar eguneko epea emango dio interesdunari, akatsa zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko.

3.– Behin epea igarota, Ikerketaren arloko Errektoreordetzak dokumentazioa Unibasqera bidaliko du, ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko den ikerlanari buruzko nahitaezko txostena igorri dezan.

4.– Unibasqek ebaluazioa positiboa edo negatiboa den adieraziko duen txosten arrazoitu bat igorriko du, hiru hilabeteko epean UPV/EHUk eskaera bidaltzen dion unetik.

5.– Prozedura erabakitzeko epea, sei hilabetekoa izango dena, etenda geratuko da Unibasqi txostena eskatzen zaionetik Ikerketaren arloko Errektoreordetzak jasotzen duen arte; interesdunei txostenaren eskaera eta harreraren berri emango zaie, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoaren arabera.

6.– Ebaluazio negatiboaren txostena loteslea izango da.

7.– Ikerketaren arloko Errektoreordetzak erabaki bat emango du, Unibasqen txostena erantsita.

8.– Ebaluazio prozedura amaitzeko erabakiak bide administratiboa agortuko du, eta horren aurka jakinarazpenean bertan adieraziko diren errekurtsoak jarri ahal izango dira.

7. artikulua.– Ebaluazioaren eragina.

1.– Ebaluazioa gainditzen duten langileek bere emaitza baliatu ahal izango dute, eta, beraz, aintzat hartu beharko zaie ikerketa merituak ebaluatzeko unean unibertsitate publikoek, estatuko administrazio orokorreko ikerketako erakunde publikoek eta beste administrazio publiko batzuetako ikerketako erakundeek langile finkoak hautatzeko egindako deialdietan; era berean, emaitza ikerketa meritutzat hartu da irakasle kontratatu doktoreak kontratatzeko eskatutako ebaluazio positiboan.

2.– Lehen ebaluazioa negatiboa edo kontrakoa bada, arautegi honen 2. artikuluaren 2. atalean ezarritakoari erreparatuko zaio.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Arautegi honetan aurreikusita ez dauden alderdiei Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoa aplikatuko zaie.

AZKEN XEDAPENA.– Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren aldeko gaikuntza.

Ikerketaren arloko errektoreordeak beharrezkoak diren erabakiak eta jarraibideak emango ditu, arautegi hau behar bezala bete dadin.


Azterketa dokumentala