Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2017ko uztailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3462

ERABAKIA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, 2016. urterako onartutako irakasle eta ikertzaileentzako lan-eskaintza publikoa zuzentzeko.

Urriaren 29ko 48/2015 Legeak, 2016. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrenak, 20.Bat.2.j) artikuluan, salbuespen bat ezartzen dio langile berriak hartzeko mugari sektore eta administrazio jakin batzuetan eta horietarako % 100eko birjarpen tasa xedatzen du, gehienez, baldin eta errespetatzen badira gastuen aurrekontuen I. kapituluko aurrekontu baliabideak eta kasuan kasuko administrazio publikoak deialdi horiek baimentzen baditu. Gainera, aldez aurretik egiaztatu beharko da lanpostu horien lan eskaintza publikoak ez diola eragingo deialdia egiten duen unibertsitatearen aurrekontu egonkortasun helburuak betetzeari, ezta ere Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Jasangarritasunerako apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak finkatutako gainerako mugei. Aipatutako legeak xedatzen du birjarpen tasa % 50ekoa izango dela orokorrean.

Aipatutakoa aintzat hartuta, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2016ko uztailaren 7ko Erabakiaren bidez (2016ko uztailaren 20ko EHAA) onartu egin zen irakasle-ikertzaileen lan-eskaintza publikoa 2016. urterako.

Aipatutako lan-eskaintza publikoa onartu zuen erabakiak dio 2015. urtean behin betiko baja hartu zuten irakasle-ikertzaile iraunkor edo finkoak 107 izan zirela. Horietako hamar AZPko langileen lan-eskaintza publikoari gehitu behar zaizkionez, 97 lanpostu geratzen dira irakasle-ikertzaileen lan-eskaintza publikorako.

Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Zuzendaritza Nagusiak idatziz eskatu zion UPV/EHUri aldatzeko irakasle-ikertzaileen 2016. urteko lan-eskaintza publikoa onartzeko erabakia, zuzendaritza horren iritziz lanpostuak 82 izan daitezkeelako gehienez. Unibertsitateak alegazioak aurkeztu zituen, eta, horietako batzuk partzialki onetsi zirenez, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen birjarpen tasari lotutako lanpostuak 97 dira azkenean.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak bilera egin zuen 2017ko maiatzaren 9an eta ontzat eman zuen aipatu den zuzenketa egin ondoren irakasle-ikertzaileen 2016. urteko lan eskaintza publikoa osatuko duten lanpostuen zerrenda.

Horregatik guztiagatik, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Zuzentzea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2016. urteko lan-eskaintza publikoa, Gobernu Kontseiluk 2016ko uztailaren 7an onartu zuena.

Bigarrena.– Irakasle-ikertzaileen 2016. urteko lan-eskaintza publikoan aterako dira I. eranskinean aipatzen diren lanpostuak, eta horiek betetzeko deialdia Estatutuetako 28. eta 34. artikuluan zehaztutakoari jarraituz egingo da.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2017ko ekainaren 15a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

Idazkari nagusia ez egoteagatik.
2017-01-25eko Ebazpena (2017-02-03ko EHAA).

Bizkaiko Campuseko errektoreordea,

PATXI JUARISTI LARRINAGA.

I. ERANSKINA
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2016. URTERAKO
FUNTZIONARIOAK ETA LAN KONTRATUDUNAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala