Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3429

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 199/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 199/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sandra Omoregie.

Abokatua: Juan Miguel Garmendia Madariaga.

Prokuradorea: Ana Rosa Ros Noriega.

Demandatua: Agbontaen-Dennis Idemudia.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Agbontaen-Dennis Idemudia-ren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2017-05-15ean.

Agbontaen-Dennis Idemudia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Tolosa (Gipuzkoa), 2017ko maiatzaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala