Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3426

EDIKTUA, 481/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Javier Garcia Macuak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Hau jakinarazten dut: epaia eman dela 2017-04-04an 481/16-J prozedura arruntean, eta bulego judizial honetan dutela kopia eskura interesdunek, oso-osorik haren berri izan dezan.

Eta Maria Rosario Fernandez Gallegoren jaraunsle ezezagunei eta Pedro Morales Juradoren jaraunsle ezezagunei legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau ematen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari adierazten zaio ebazpenaren kopia bulego judizialaren iragarki-oholean jarriz egingo direla hurrengo jakinarazpenak; nolanahi ere, salbuespen izango dira auto edo epai forma izan behar duten ebazpenen jakinarazpenak, izan epatzeak zein prozedurari amaiera ematen diotenak, eta, ebazpen honen aurka, apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 55. art.). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Bilbao, 2017ko ekainaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala