Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3425

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko bideratutako 1431/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1431/2013 prozedura arrunta.

Demandatzaileak: epaitzan zehaztuak.

Abokatua: Jon Rueda Madina.

Prokuradorea: Margarita Barreda Lizarralde.

Demandatuak: epaitzan zehaztuak.

Gaia: gauza komuna zatitzeko egintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-10an. Hona hemen epaitza:

1.– Baiesten da Margarita Barreda Lizarralde prokuradoreak hauen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda: Rosario Fernandez Blanco, Utiel Gutierrez Lopez, Antonio Alvarez Gomez, Maria Rosario Barcina Ruiz, Jose Luis Santamaria Casas, Daniel Ezama Meave, Leticia Mintegui Munduate, Ramon Izaguirre Tellechea, Juan Salvador Aparisi Frasquet, Ascension Castrillo Renuncio, Miguel Angel Lueje Concha, Jorge Lastra Lucena, Maria Lastra Lucena, Amelia Frias GuerricagoitiA, M Lourdes Izaola Aguirre, Luis Julian Ascasso Garcia, Maria Esperanza Orbezua Ariznabarreta, Sergio Ezaba Meabe, Raquel Mintegui Munduate, Javier Elorza Mejias, Rosario Perez de Aguado Saenz de Ormijana, Maria Carmen Valle Viadero, Jose Luis Pernia San Pedro, Leonor Tejada Garcia, Esther Mintegui Munduate, Rafael Fernandez Rodriguez, Jose Luis Mintegui Munduate, Maria Begoña Martinez Uriaguereca, Margarita Luisa Lucena Goicoechea, Maria Pilar Echalecu Rapp, Juan Fernando Calahorra Neira, Maria Leonor Gonzalez Petit, Maria Carmen Ramirez Martinez, Guillermo Ezama Meave, Gregorio Ezama Meabe, Jose Luis Mintegui Gondra, Jone Miren Arretxe Galdaras, Francisco Javier Gutierrez Merino, Felipe Mintegui Gondra, Felix Lopez Gutierrez, Maria Josefa Trojaola Llaguno, Manuel Martinez Larranz, M Teresa Fernandez Jimenez, Miguel Garcia Manzanares eta Maria Rosario Meave Casasampere. Horrenbestez, iraungitzat jotzen dut jarraian zehaztutako ondasunaren jabekidetza, zeinen titular baitira lehengo aipatu demandatzaileak eta honako hauek: Valentin Jayo Ateca, Concepción Ugalde, Nieves Izaguirre Atucha, Eduardo Martinez Quilez, Luis Esteban Hyete, Natividad Urbano Sole, Julio Rafael Larrea, Esther Larrea Urbano, Eva Larrea Urbano, Lucio Miguel Barrenechea, Teresa Marañón, Joseba Iñaki Axpe, Igone Axpe Castrillo, Mari del Puy Axpe, Fidel Barrio Baranda, Joseba Borde Lecuona, Fermina García Cámara, Maria Begoña Antón Benito, Miren, Karmele Mota García, Maria del Rosario Macías, Maite Mota García, Maria Begoña Mota García, Maria José Arnal Ayestarán eta Maria Jesus Celaya (Julián Ignacio Celaya tutorearekin), Marta Arruza Doueil prokuradorearekin, Rafael Marrodán Subirán eta Ana María Escarda Cepeda, Yolanda Echevarría Gabiña prokuradorearekin, Juan Tomás Barayazarra, Juan Carlos Ruiz Gutiérrez prokuradorearekin, María Luz Otaola López, Amaya Laura Martínez Sánchez prokuradorearekin, Gerardo Hernández (Martín Hernández eta María Otaolaren jaraunslea), José Antonio Hernández Uríbarri prokuradorearekin, Luis María Muñoz Echevarria, Maria Teresa Herrero Zubiaur, Basilisa Calle, Marcos Luis Calle, Maria Carmen González, Asunción Muñoz Iglesias (Juan José Muñez Bezanillaren jaraunslea), Luis A. Muñoz eta Carlos Muñoz (María Soledad Oreceta Azkanoren jaraunsleak), José Javier Pérez eta Juan C. Pérez (María Ángeles Pérez de la Fuenteren jaraunsleak), María Ángeles de Lores (Luis de Lores Díaz eta María Ángeles Arteagaren jaraunslea), Gema Muñoz, Juan Ramon Muñoz eta Francisco Javeir Muñoz (Juan José Muñez Bezanillaren jaraunsleak), José Rodríguez Rodríguezen jaraunsle ezezagunak, María Carmen Estebaranz (Juani. Estebaranz eta Aurora Gonzálezen jaraunslea), María Pilar García Ríoren jaraunsle ezezagunak; Elvira Santamaría Garcíaren jaraunsle ezezagunak, Koldo de Lores (Luis de Loes Diaz eta María Ángeles Arteagaren jaraunslea), María González de Lagaricaren jaraunsle ezezagunak, Benito Bilbao Aberasturi, María Amparo Torres Marín, Miguel Amondarain Ormezabal, María Begoña Arteche Iturrieta, Victorino Juez Garcés, Adela Jiménez Ruiz, Maria Luisa Montes Zubieta, María Asunción De La Iglesia González, Fidel Barrio Beranda, Begoña Antón Benito, Antonio Ugalde Pérez, Domingo Gurtubay Gómez, Miguel Barrenechea Herrero, María Teresa Marañón Zalduondo, Jesús Garmendia Ajuria, Mikel Garmendia Cano, Gorka Garmendia Cano, Oscar Garmendia Cano, Mireya Tamayo Cuesta, Iñigo Aurtenechea Zabala, Angel Martínez San Juan eta Hortensia Val Martínez, auzi-ihesean:

Ezker-ezkerraldeko etxebizitza, lehenengo solairuko A hizkia, hirurogei eta lau metro eta hogeita sei dezimetro karratuko azalera erabilgarria dauka. Iparraldean, A hizkiko ezker-eskuinaldeko etxebizitza du mugakide; hegoaldean, haur-parkea; ekialdean, eskailera-kaxa eta patioa, eta, mendebaldean, eraikuntza-blokeen zerbitzurako orubea, eta II. blokea, sarrera Blas de Otero kaletik... egun, Bilboko Blas de Otero kaleko 53. zenbakiarekin seinalatua, Katastroko zenbaki finkoa: U91106381G.

Bilboko 1 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 22804 zk.

2.– Halaber, eta alderdien arteko hitzarmenik ez denez, ondasun hori zatikatzea ebazten da, enkante publikoan, adituek tasatzen duten balioarekin; enkante hori epaiaren betearazpen-fasean egingo da, lizitatzaile arrotzak onartuko dira, eta prezioa alderdien artean banatuko da, duten partaidetzaren arabera, betiere.

3.– Prozesuko kostuak demandatu hauei ezartzen zaizkie: Gema Muñoz, Juan Ramon Muñoz eta Francisco Javeir Muñoz (juan José Muñez Bezanillaren jaraunsleak), José Rodríguez Rodríguezen jaraunsle ezezagunak, María Carmen Estebaranz (Juani. Estebaranz eta Aurora Gonzálezen jaraunslea), María Pilar García Ríoren jaraunsle ezezagunak, Elvira Santamaría Garcíaren jaraunsle ezezagunak, Koldo de Lores (Luis de Loes Diaz eta María Ángeles Arteagaren jaraunslea), María González De Lagaricaren jaraunsle ezezagunak, Benito Bilbao Aberasturi, María Amparo Torres Marín, Miguel Amondarain Ormezabal, María Begoña Arteche Iturrieta, Victorino Juez Garcés, Adela Jiménez Ruiz, Maria Luisa Montes Zubieta, María Asunción De La Iglesia González, Fidel Barrio Beranda, Begoña Antón Benito, Antonio Ugalde Pérez, Domingo Gurtubay Gómez, Miguel Barrenechea Herrero, María Teresa Marañón Zalduondo, Jesús Garmendia Ajuria, Mikel Garmendia Cano, Gorka Garmendia Cano, Oscar Garmendia Cano, Mireya Tamayo Cuesta, iñigo Aurtenechea Zabala, Angel Martínez San Juan eta Hortensia val Martínez; auzilariek auzi-jartzaileari eragindako kostuak –zeinak gainditu baitira– ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (IBAN ES55 0049 3569 92 0005001274). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, 4750 0000 1431 13 zenbakiari dagokiola eta «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Carlos Muñoz Orueta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala