Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3421

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 354/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 354/2013 auzia.

Alderdi demandatzailea: Nino Mumladze.

Alderdi demandatua: Alexander Orlov.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

Auto argigarria, bi mila eta hamabosteko abenduaren bikoa.

Auto horren testu osoa epaitegiko idazkaritzan dago, eta aditzera ematen du bere aurka ezin dela inolako errekurtsorik aurkeztu.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, auto argigarria jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala