Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3420

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 354/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 354/2013 auzia.

Demandatzailea: Nino Mumladze.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Cristina Gabilondo Lapeyra.

Demandatua: Alexander Orlov.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, autoa eman zen 2015-10-16an, non xedapen-zatia honakoa baita:

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2014-05-20n emandako epaia argitzea erabaki da, honelaxe hain zuzen:

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

XEDAPENAK

2.– Amari, Nino Mumladze-ri, ematea XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza.

Alexander Orlov demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2015eko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala