Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2017ko uztailaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3417

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, Gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2017ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena),eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoaz bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak Gerenteari zuzendu beharko zaizkio eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako toki hauetan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1. Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2. Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan. Bulego horiek guztiak 2012ko maitzaren 16ko Ebazpenean daude jasota (2012ko ekainaren 18ko EHAA), bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Edozelan ere, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4 artikuluan adierazten dituen moduetakoren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituzten lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion administraziorekiko auzien epaitegian; horretarako, bi hilabete egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatearen estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko ekainaren 28a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 57.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 9.

– Maila: 19.

– Lanaldia: Arautua.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun data: 2014-01-31.

– Langunea: Ikerketaren arloko errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

– Betebehar espezifikoa: Ingelesa jakitea (B2 maila).

1.– EHUko karrerako funtzionario izatea, C/D taldekoa, Administraria/ Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean. Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza-eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).

3.– Baldintza espezifikoa betetzen dela egiaztatzea, lanpostuak halakorik edukiko balu.


Azterketa dokumentala