Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2017ko uztailaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3404

EDIKTUA, konkurtsoaren kalifikazioari buruz bideratutako 91/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 91/2013 konkurtso lab.

Alderdi demandatzailea: Lage Landen International B.V. Espainiako Bulegoa.

Alderdi demandatua: Kopiak, S.A.

Gaia: konkurtsoaren kalifikazioa.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Partez baiestea Konkurtso Administrazioak eta Fiskaltzak egindako kalifikazio-demanda, eta, horrela:

1.– Erruduntzat jotzea Kopiak, S.A. merkataritza-sozietatearen konkurtsoa, KLaren 165.1.1, 2 eta 3 artikuluan ezarritako kausak direla-eta.

2.– Jorge Ignacio Abad Calzada jauna kalifikazioaren eraginpean dagoela adieraztea.

3.– Ebazpen hau irmo egiten denetik bi urteko epean, Jorge Ignacio Abad Calzada jauna desgaitzea inoren ondasunak administratzeko eta epe horretan edozein pertsona ordezkatzeko.

4.– Jorge Ignacio Abad Calzada jauna kondenatzea masaren aurkako edo konkurtso hartzekodun gisa izan dezakeen edozein eskubide galtzera.

5.– Jorge Ignacio Abad Calzada jauna kondenatzea defizita estaltzera 455.761 eurorekin.

6.– Ez da kostuak ordaintzeko kondenarik ezarri.

Kalifikazioaren eraginpean dagoela adierazi den pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4, 164. eta 497.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko maiatzaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala