126. zk., 2017ko uztailaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3375
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 427/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu da adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 427/2016 prozedura, Rosa Quintana Bravok eskatuta Bah Ousmaneren aurka (gaia: dibortzioa). Bada, epaia eman da, zeina interesdunak eskura baitezake.
Bah Ousmane demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean; Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko ekainaren batean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.