Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3353

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiazko aktak egiteko deia egiten den, Usurbilgo zenbait finka okupatu behar baitira, gas natural kanalizatua banatzeko sare hau instalatzeko: «Arzabaletako HHSren plantarako, Espetxerako eta Eskuzaitzeta Industrialderako lotura-hodia».

Erreferentzia: RI 20/24173 – CGG-2016/8

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 26ko Ebazpenaren bidez, baimendu eta onura publikoko deklaratu zen, Naturgas Energía Distribución, SAUk eskatuta, gas natural kanalizatua banatzeko sare honen instalazioa: Arzabaletako HHSren plantarako, Espetxerako eta Eskuzaitzeta Industrialderako lotura-hodia, Usurbilgo eta Donostiako udalerrietan.

Onura publikoaren deklarazioak, Hidrokarburoen Arloko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan ezarritakoaren arabera, berekin dakar eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, eta, horri lotuta, berehalako okupazioa egin behar dela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, lege beraren 53. artikuluan adierazitako erregistro-ondorioak izanik.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, 2017ko martxoaren 28ko Ebazpenaren bidez, eraginpeko eskubideen jabe eta titularrei Usurbilgo udaletxera dei egitea erabaki zuen, hain zuzen ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak egiteko, eta, bidezko bada, behin betiko okupazioa egiteko.

Deialdia garaiz eta egoki egina izan zen, eta Usurbilgo alkatea ez zen bertaratu ekitaldira. Aktak jasotzea bukatuta, aktak Usurbilgo Udalaren esku gelditu ziren, alkateak sina zitzan. Aktak itzuli zituzten beharrezko sinadurarik gabe. Hori dela eta, beste deialdi bat egin beharra dago: zerrendan ageri diren titularrei dei egiten zaie uztailaren 26an titularrak nor ukitutako bere finkara pertsonatu daitezen, ondoren aktak berriz egiteko. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. Artikuluan eta eta Nahitaezko Desjabetzearen Legearen Arautegiko 57.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Udal-ordezkaririk agertuko ez balitz, horren berri emango litzateke, aktan egindako eginbide baten bidez. Akta behin betiko egindakotzat joko da, eta desjabetzeari buruzko legedian aurreikusitako ondorioak izango ditu. Gainera, Usurbilgo alkateak, desobedientzia eginez gero, erantzukizuna izango du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduko 57. artikuluan ezartzen denari jarraituz.

Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei eta Usurbilgo Udalari.

Donostia, 2017ko ekainaren 15a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala