Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3351

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei, 2017. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2016ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2017ko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen. Diru-laguntzok emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko bideratuak ziren.

2016ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta hirurogei mila (360.000,00) eurokoa izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak eta diru-kopuru konkretuak.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

I. ERANSKINA
UDAL, KOADRILA ETA MANKOMUNITATE ONURADUNEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ORDEZKO ELKARTEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
DIRU-LAGUNTZA UKATZEN ZAIEN ESKAEREN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala