Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3350

EBAZPENA, 2017ko ekainaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaz (apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) deitutako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente plazak 300 plazetara gehitzen dituenekoa.

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zen 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren (apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) bitartez.

Deialdi horren xedea zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente izateko 250 plaza betetzea, C-2 titulazio taldekoak direnak, guztiak Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizunarekin; eta deitutako plaza horien artean 125 plazek derrigortasun-data ezarrita zeukaten.

Aipatutako deialdiko lehen oinarriak berak ezartzen zuen plaza-kopurua gehitu ahal zela, hautaketa prozesuan zehar edozein arrazoirengatik gerta litezkeen Ertzaintzaren Agente Kategoriako lanpostu hutsen arabera.

Beraz, Segurtasun Sailak ezarritako helburuekin bat etorriz eta, ildo horri jarraituz, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskaera kontuan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren (apirilaren 25eko EHAA, 77 zk.) bitartez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente izateko 250 plazak beste 50 plazekin gehitzea, C-2 titulazio taldekoak izango direnak. Horretara, deitutako plazak guztira 300 plaza izango dira.

Gehitutako 50 plazek Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna izango dute eta horietatik 25ek aipatutako derrigortasun-data izango dute.

Arkauti, 2017ko ekainaren 21a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala