
125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3347
EBAZPENA, 2017ko ekainaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA).
2017ko otsailaren 17ko Ebazpenaren bidez (2017-02-27ko BOE eta 2017-03-07ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko 6/2001 Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
José Manuel Chamorro Gómez jauna (NAN: 22717087X) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea»; Kodea: CUC8/1-D00166-9; Saila: «Finantza Ekonomia II»; Ikastegia: «Ekonomia eta Enpresa Fakultatea»; Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna (gaztelania-euskara-ingelesa); Arduraldia: osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2017ko ekainaren 14a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena; 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS