Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2017ko uztailaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3344

705/2017 EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko urtarrilaren 10eko 8/2017 Epaiaren betearazpena argitaratzen da, zehazki Susana Urra Arrausi andreari dagokiona, Administrari Laguntzaile kategorian dagoenari (2011ko EPE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko urtarrilaren 10eko 8/2017 epaia ikusi da, eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, ondoko hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2017ko urtarrilaren 10eko epai judizialaren ondorioz, 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzan jarduketak egin behar dira, Administrari Laguntzailearen hautaketa-prozesuan.

Bigarrena.– Administrari laguntzailearen hautaketa-prozesuan aurretik burututako jarduketak ikusita, Susana Urra Arrausi andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideekin jarraitu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2017ko urtarrilaren 10eko epai judizialaren ondorioz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorrekin bat etorriz izapideak egin ondoren, Susana Urra Arrausi andrea Administrari Laguntzaileen hautaketa-prozesuan onartzen da, 115,1967 punturekin; beraz, destinorako aukerarekin.

Era berean, Susana Urra Arrausi andreari Arabako ESIan (Salburuako OZ-Goizez) destino bat esleitzen zaio, barne-sustapeneko txandan, Administrari Laguntzaile kategorian.

Hirugarrena.– Izapidetzean egin diren gainontzeko administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, egin diren termino zehatzetan, administrazio-egintza horiei egokitu beharko dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzerakoan interesdunei entzunaldia eman zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan ezarritakoa betez.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2017ko urtarrilaren 10eko epai judiziala, Susana Urra Arrausi andreari buruzkoa, betetzeko aginduko da, 2011 Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.

Bigarrena.– Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:

1.– Susana Urra Arrausi andrea Administrari Laguntzailearen hautaketa-prozesuan onartzea, 115,1967 punturekin guztira.

2.– Susana Urra Arrausi andreari Administrari Laguntzailearen kategorian Arabako ESIan (Salburuako OZ-Goizez) barne sustapeneko txandan destino bat esleitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenak onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozedura jarraituz.

3.– Administrari Laguntzailearen kategorian estatutupeko langile finkoaren izendapena egitea Susana Urra Arrausi andrearen alde, jakinaraziz esleitutako destinoaz jabetzeko hilabeteko epea izango duela, hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta horretarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzara joan beharko dela.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea Epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala