Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3340

IRAGARKIA, 2017ko ekainaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da «Altzo-Alegia lotura-arteria» (S20ALE150072) izeneko proiektua, Altzo eta Alegia udalerrietan.

Ondoren aipatuko den instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da, honako xedapen hauek aintzakotzat hartuta: urriaren 7ko Hidrokarburoen Alorrari buruzko 34/1998 Legeko 73.4 artikulua (1998-10-08ko EAO) eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (2002-12-31ko EAO); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legeko 17.2 eta 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO); Lege horri buruzko 1957ko apirilaren 26ko Araudiko 56. artikulua (1957-06-20ko EAO); eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 83. artikulua, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoa (2015-10-02ko EAO); baita proiektuarekin batera, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; egoitza: General Concha kaleko 20. zk. - 48010 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: Administrazio-baimena jasotzea, gauzatze-proiektua onartzea eta zehazki herri-onurakotzat jotzea «Altzo-Alegia lotura-arteria» izeneko proiektua, Altzo eta Alegia udalerrietan.

– Espedientea: RI 20-24107 / CGG 2017-7.

– Instalazioaren ezaugarriak: Aurkeztutako proiektuan jasotakoak.

– Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 74.532,16 euro.

– Administrazio baimena, gauzatze-proiektua onartzea eta zehazki herri-onurako deklarazioa eskatu dituzte.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostiako Easo kaleko 10ean (PK: 20006), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki iritzitako erreklamazio eta arrazoibideak aurkezteko, edo aipatutakoarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaera eta proiektuak aurkezteko. Kopia hirukoitzak aurkeztu beharko dira.

Donostia, 2017ko ekainaren 9a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala