Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2017ko ekainaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
3339

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen zenbait ebazpen jakinarazteko.

Ezinezkoa izan da 8/2016, 3/2017 eta 6/2017 ebazpenak aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesdunak interesdun dira Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean bideratutako 97/2011, 6/2012 eta 5/2012 erreferentzietako gatazketan.

Gatazka horiek amaitu egin dira, hurrenez hurren, R8/2016, R3/2017 eta R6/2017 ebazpenen bidez. Aipatutako interesdunentzako ebazpenak jakinarazi ezin izan zaizkienez, iragarki hau ematen da argitara, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia onartzen duen abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikulura jotzeko adierazten duena). Horrela, zera lortu nahi da: hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenen eraginpekoak azalduko dira Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 01007, Vitoria-Gasteiz), ebazpenen jakitun egoteko eta jakinarazpena gauzatzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudiaren 18. artikuluan.

Zerrendako ebazpen horien aurka, betearazi beharrekoak badira ere, administrazioarekiko auzibideko errekurtsoa baino ezin izango da aurkeztu Auzitegi Goreneko arlo horretako salan, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia onartzen duen abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat, bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera edo, horren ezean, lehen aipatutako hilabeteko epea amaitzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 legearen 67. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitakotzat joko dira, eta haien kopia bana batzorde honek gordailatuko du. Eraginpekoetariko bat geroago agertzen bada, horrela egindako jakinarazpenak eta ebazpena emateak ez dute inolako baliorik izango epeak berriro zabaltzeko, eta ez da horren berri jasota utzi behar gatazkari buruzko espedientean.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 20a.

Arbitraje Batzordeko idazkaria,

LORETO ABAIGAR ECHEGOYEN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala